ESTUDIOA

Zeure ametsen neurrira egokituko dugu zure espazioa

Interiorismo eta dekorazio proiektuak egiten ditugu. Baita berritze lanak ere, partzialak eta osoak. Espazioen banaketa erabakitzen eta argiztapena, kolorea, materialak eta altzariak aukeratzen lagunduko dizugu.

 

Azpeitia (Gipuzkoan) kokaturik, 30 urte daramatzagu espazioak imajinatuz. Mota guztietako erreformak, integralak edo partzialak egiten ditugu, bai etxebizitzetan, merkataritza-lokaletan edo hoteletan. Interiorismo-proiektuak altzariz janztea eta apainketarako aholkularitza ere egiten ditugu oro har.

Gure esperientzia luzea, sormena eta azkeneko tendentzien ezagutza erabiltzen ditugu gaur gaurko proiektuak egiteko, bezeroaren gustu eta beharrei erabat egokituko direnak. Gure eginbehar nagusia toki bakoitzak duen gaitasuna aprobetxatzea da zure gustu estetikoei eta beharrei egokitzeko.

Zure proiektua 3D-etan aurkeztuko dizugu emaitza aldez aurretik ikusi eta sentitu ahal dezazun, inongo xehetasunik galdu gabe. Horrela zure asetzea eta proiektuaren garapen ona bermatuko ditugu.

Gainera, altzari-salmenta zerbitzua eta objetu apaingarriak eskaintzen dizkizugu (alfonbra, oihal, argiztapena, etab.) zure proiektuaren altzariak jartzea denda baten baino errazagoa gerta dakizun.

Konbentzituta gaude bizi garen eta darabiltzagun espazioen diseinua garrantzitsua dela eta honek gure egunerokoan eragin handia duela. Gure lanak grinatzen gaitu eta horregatik ehuneko ehun jartzen dugu proiektu bakoitzean.

¿TIENES UN PROYECTO? CONFÍANOSLO

CONTACTO